SUKALDARITZA ikastaroa antolatu du Hernaniko Udaleko Hezkuntza eta Enplegu sailak, INEM eta Europako Gizarte Fondoaren laguntzarekin. Ikastaroa uztaila hastearekin batean hasiko da eta jakinarazi dutenez, ez da beharrekoa langabezian egotea. Ikastaroa debalde da eta oraindik ere badago izena emateko aukera, horretarako Lasarteko INEMera jo behar da. Ikastaroa uztailaren 1etik otsailaren 16ra bitartean izango da, goizeko 09:00etatik 15:00etara, Transpakarren, Hernanin.
Ikastaro konpletoa
Sukaldaritza ikastaro konpletoa antolatu dute, kontuan hartuta guztira 834 ordu emango direla. Honakoak dira landuko diren gaiak: elikadura eta dietetika; barazkiak, arraina, itsaskiak, haragia, hegaztiak eta ehiza; oinarrizko sukaldaritza (mamia, saltsak, zopak, barazkiak eta lekale lehorrak); arrautza oinarri duten funtsezko jakiak; arraina, itsaskia, haragia, hegaztia eta ehiza oinarri dituzten funtsezko jakiak; gozogintza, postre eta izozkiak; herrialde ezberdinetako sukaldaritza, bertakoa eta nazioartekoa; sormeneko sukaldaritza; ingurumenarekiko sentsibilitate moduloa; elikagaien manipulatzaile moduloa, eta lan munduan sartzeko eta lana bilatzeko teknikak.