Materiala saldu eta aldarrikapen orriak banatuko ditu ESAITek

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 21a, 02:00

Euskal Selekzioaren aldeko materiala eta eskuorriekin postua jarriko du ESAITek San Joan jaietan Hernanin. Gaur, bihar, astelehenean eta asteazkenean dute postua jartzekoa: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara, Plaza Berrin. Kamiseta eta sudaderak egongo dira salgai eta inguratzen den jendeari informazioa banatzeko asmoa dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!