Ur parkea gaur arratsaldean irekiko da, uda iristearekin batera

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 20a, 02:00

GAUR arratsaldean irekiko da ur parkea, kostata baina udarako giroarekin. Parkea arratsaldeko 15:30etatik aurrera izango da erabiltzeko moduan, eta bihar hasi eta irailaren 15a arte, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:30etara irekiko dute.

Zenbait obra
Ur parkea ireki aurretik zenbait obra egin dituzte, sarrerako paretetan baldosak jarri dituzte, aldageletako irteeran sabaia berritu dute, eskailerak berdindu eta txukundu dituzte, baita igerileku ingurua ere, baldosa arteko tartea ondo jarri dute, belardia txukundu dute eta ur bero sanitarioa lejionelari aurre egiteko araudira egokitu dute.

PREZIOAK:
• Kiroldegiko bazkideek:
-Bono familiarra: 62 euro.
-Bonoa ( 18 urtetik gora): 41 euro.
-Bonoa (18 urtetik behera): 27 euro.
• Bazkide ez direnek:
-Bono familiarra: 123 euro.
-Bonoa ( 18 urtetik gora): 81 euro.
-Bonoa (18 urtetik behera): 50 euro.
• Egun baterako sarrerak:
(bazkide izan edo ez izan)
- 3 urtetik behera: 2,10 euro.
- 3-18 urte bitarte: 4,30 euro.
- 18 urtetik gora: 6,30 euro.

ORDUTEGIA:
• Gaur:  15:30etatik 20:30etara.
• Irailaren 15a arte, egunero,  11:00etatik 20:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!