SAN Joanetako tiraldia izan zen igandean, Santa Barbarako tiro lekuan, Txantxangorri elkarteak antolatuta. Tiratzaile onena Asier Tejada izan da aurtengo edizioan, 25 plateretik 24 jota. Bigarrena Iñaki Urdanpilleta izan da, 25 plateretik 23 jota; eta hirugarren postua Roberto Garcia Tejedorrek lortu du, plater kopuru bera jota. Guztira 22 parte hatzaile izan dira aurtengo tiraldian, eta gutxi edo gehiago denentzat izan dira sariak. arrantza txapelketa Haurrentzako amurrain arrantza txapelketa antolatu du Txantxangorrik ekainaren 25erako, aurten 18garren aldiz. Aldez aurretik amurrainak askatuko dituzte Landaren, Gipuzkoako Arrantza Federazioak emanda. Txantxangorrin eman behar da izena eta parte hartzaileak ekainaren 25ean goizeko 08:30etan elkarte atarian egin dute zita. Txapelketa bera goizeko 09:00etatik 12:30etara izango da eta 13:00etan, sari banaketa. Jarraian, Senda Viva parkera egindako irteerako sari banaketa egingo dute.
Sailkapena:
1. Asier Tejada 24/25
2. Iñaki Urdanpilleta 23/25
3. Roberto Garcia Tejedor 23/25
4. Cristobal Barragan 22/25
5. Antonio Aranburu 22/25
6. Gonzalo Asensio 21/25
7. Luis Mª Zerain 21/25
8. Luis Garayar 21/25
9. Ignacio Agirresarobe 20/25
10. Oskar Redondo 20/25