Erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan.
Partidu estelarrean, jaialdiko bigarrenean, Matxin III eta Lizasok jokatuko dute Altuna II eta San Miguelen kontra. Gainerako partiduak izango dira: Zalakain-Azpurua II/Matxin IV-Gaztelu; eta Bereziartua-Aizpuru/Agirresarobe-Urko. Arratsaldeko 16:30etan hasita. Bestalde, larunbatean Thermotechnic txapelketako finala jokatuko da Galarretan, Hernaniko Jokin Etxabe izango da tartean Altuna II bikote duela. Aurrez aurre Urrutia eta Lizaso izango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!