ARAU Subisidiarioak berrikusteko proposamena aztertuko da gaur Hirigintza batzordean. Arau Subsidirioek herria nola antolatu azaltzen dute: zenbat etxe egingo diren, ikastetxe berririk eraikiko den, industria eremuak, nekazal eremuak, kirol guneak, aisialdikoak... Hernanirako Arau Subsidiarietako zenbait fitxa atzera bota zituen Diputazioak eta hori dela eta arauetako atal batzuk berriro ere idatzi behar ditu Udalak, Diputazioaren eskarietara egokitzeko. Gaurko Hirigintza batzordean arauak berridazteko proposamena aztertuko da, hau da, arauak zein marko edo prozesuren bidez idatziko liratekeen, hori azaltzen duen prozesua aztertuko da.
Haltzadiak
Epele eta Usoko errekan Bestalde, Epele eta Usoko errekan haltza aldatu edo landatzeko diru laguntza eskatzea ere aztertuko da. Diru laguntza Eusko Jaurlaritzari eskatuko diote. Usoko eta Epele errekan platanoa eta sasi-akazia dira nagusi eta horien ordez haltza aldatu nahi da. Haltza zuhaitz autoktonoa da eta berarekin lotuta dijoazten landare eta animaliak berreskuratu eta mantentzen laguntzen du. Gaur arratsaldeko 18:00etan izango da batzordea.