Fernando Galarraga onena San Antoniotako tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 17a, 02:00

San Antonio jaietako tiraldia izan zen joan den asteburuan Ereñotzun, Hernaniko Txapelketarako puntuagarria eta Fernando Galarraga hernaniarra izan zen irabazle. Elur Txoriko bolariak 35 brila bota zituen, Bixente Gerrak baino 1 gehiago. Zeferino Agirre izan zen hirugarren, Antonio Goenaga laugarren eta Nikolas Osaba bosgarren, hirurak 33 brilarekin. Hernaniko Txapelketako bigarren tiraldia, datorren igandean izango da, Goiz Eguzkiko bola tokian eta hirugarren tiraldia, Florida auzoan, ekainaren 25ean.

Tokan, lehen saria Errenteriara
Bolan ez bezala, tokako lehen saria Hernanitik kanpora joan zen San Antoniotan. Eduardo Alvarez erreteriarrak irabazi zuen burnia 17 alditan jota. Bigarren, Antonio Amondarain izan zen 16 bider jota; hirugarren, Carlos Irastorza 15 bider jota; eta laugarren, Antonio Agirre, 13 bider jota.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!