Ekitaldi ugari larunbat eta igandean, San Joan aurreko asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 17a, 02:00

Festen hasiera ofiziala astelehenean bada ere, asteburuan aukera zabala da Hernanin. Azeri Bila eta Atleta Osoaren probatarako izen ematea zabalik da.

san Joan jaiak astelehean hasiko dira ofizialki, baina larunbat eta igandean ere ekitaldi ugari izango dira. Besteak beste, kirol probak izango dira asteburuan, San Joan jaien bueltan antolatzen direnak. Kronika pelota txapelketa, arraun proba, karabina tiroa, Azeri Bila lasterketa, boxeo eta kick boxina, bola, tiro-pitxoia, Atleta Osoaren proba, palankariak eta xakea izango dira larunbat eta igandean, herritarrek parte hartu edo ikusiz gozatu ahal izateko.

Azeri Bila eta Atleta Osoa
Azeri Bila lasterketa larunbatean izango da eta Atleta Osoaren proba, igandean. Bi proba hauetan herritar ugarik hartzen du parte eta izen ematea aldez aurretik edo egunean bertan egin liteke. Axeri Bilarako izen ematea Mitxel, Izaskun eta Axeri kirolaken egin liteke edo www.herrikrossa.com web gunean. Prezioa 6 euro da aldez aurretik eta 8 euro egunean bertan. Atleta Osoaren probarako Etxeberriko elkartean eman liteke izena edo 09:30etatik 10:30etara egunean bertan.


LARUNBATA
08:00 `Aurorak`, Ozenki eta Umore Ona abesbatzekin. 
11:30 Binakako Kronika pelota txapelketako finala, Tilosetan. 
17: 00 Fernando Etxeberriaren Oroimenezko Arraun Proba. Hernaniko A.E.
17:00 Miguel Olloren Oroimenezko Karabina tiro txapelketa Txantxangorrin. 
17:30 VII. `Azeri bila` herri-lasterketa haur eta gazteentzat. 
18:00 Boxeo borroka eta Kick boxing-a. 
18:30 X. `Azeri bila` herri-lasterketa helduentzat. 
22:00 Rock Kontzertua Tiloseta pasealekuan. Astintzen taldea. 
23:00 Molotoff Irratiaren txosnan Binilozko Xiringak Gaua, Blue Eye, Grassman eta Rikikuzu. 
23:00 `Aires de Mejico` Plaza Berrin. 
24:00 `Orkresta Nacional` herrian. 

IGANDEA
10:00 Bola jokoa. Goiz Eguzkin. 
10:00  Uso-tiro txapelketa, Colombaire erara Jauregi baserriko landan.                         
10:30
Atleta osoaren XXXVI. proba. XXIX. Etxeberri saria. 
10:30 Palankarien XXVII. proba
11:00 `Gerardo Plaza` ren II Oroimenezko xake -proba. 
18:30 Dantzak herri barruko kaleetan zehar. Amher elkartea. 
23:00 Molotoff Irratiaren txosnan Aritz Sound System eta Daddy Jeff.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!