Larunbatean elkartearen XXVI urteurrena ospatzeko bazkaria egin zuten Xalaparta elkartean, festa giro ederrean. Bide batez, ostegunean bukatu zen XXV mus txapelketako sariak banatu zituzten. Julio Gonzalez eta Bixente Goikoetxea izan dira aurtengo txapeldunak. Bigarren saria Julio Rubiok eta Pablo Cavak eraman zuten; hirugarrena Justo Pastor eta Javi Pastorrek, eta laugarrena Ekain Ruiz eta Mañel Ruizek. Irabazleek esan zutenez, hau ez dute lehenengo txapela baina hala ere gustora aski jaso zuten elkarteko ordezkarien eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!