Gaur urtebete hartu zuen Marian Beitialarrangoitiak alkate kargua. Urtebete joan den honetan, alkateak eta gobernu taldeak bilera irekia egin nahi dute herritarrekin, gaur, udaletxean, hauen eskariak, iradokizunak, kexak eta bestelakoak jasotzeko.
Beharrak asetzen ari diren jakin nahi
Gobernu taldearen esanetan, ahalegina egin dute ´herritarrengandik gertu egoteko` eta ´egiten zutenaren berri zabaldu eta beharrak ezagutzeko`. Garrantzitsua da Gobernu taldearentzat ´hernaniarren beharrak eta desioak asetzen ari ote garen jakitea`.
Ohiko bideak
Udalak baditu lehendik ere komunikazio hori lortzeko bideak: udalean sarrera emanez edo web orria erabiliz, orain gainera eskaerak luzatzeko sarbide bereziarekin.
Bideak zabaldu
Bideak zabaldu egin nahi ditu hala ere Gobernu taldeak, eta horretarako besteak beste, deitu du gaurko bilera. Udaletxeko areto nagusian, 20:00etan.