Hernaniko Udaleko Hezkuntza eta Enplegu sailak sukaldaritza ikastaroa antolatu du langabetuentzat, urteroko moduan, INEMek eta Europako Gizarte Fondoak diruz lagunduta. Uztailaren 1ean hasi eta 2009ko otsailaren 16ra arte da ikastaroa, guztira 834 ordu (ordutegia, 09:00etatik 15:00etara). Izen ematea Lasarteko INEMeko bulegoan egin behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!