BITERI kultur etxeko kurtsoak iritsi dira bukaerara eta azken hilabeteetan ikasitakoa erakutsi dute. Ostegunean, saloi dantza eta dantza latinoen txanda izan zen eta ikasleak dantza izar bihurtu ziren arratsalde batez. Biteriko areto nagusia jendez bete zen eta ikusleak aho bete hortz geratu ziren taula gainean ikusitako dantza eta erritmo biziekin. Irailean jarraituko dute aurten ikasitakoa hobetzen.