Gazte Asanbladak Akelarreko entsaioak deitu ditu. Bihar eta asteazkenean izango dira, Gaztetxean, 20:00etan. Bestalde, Akelarre eguneko afariko txartelak salgai izango dira Garin tabernan asteartera arte. Gogoratu dute, izena ematen ez duenak ezin duela gero afarira joan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!