Jende mordoska bildu zen atzo Ereñotzun, San Antonio festetako azkeneko egunean. Goiz partean, batzuk bolan jokatzen zuten bitartean, beste asko sagardoa probatzen aritu ziren plazan. Ez zen pintxorik eta tertuliarik falta. Ttarla dantza taldeko gazteek erakustaldi polita egin zuten plazan, jendeak eztarria bustitzen zuen bitartean. Arratsaldean, urteroko ohiturari eutsiz, bertso saioa izan zen, punta-puntako bertsolariekin. Saioa bukatu zenean, jaietako errifaren zozketa egin, suziriak bota eta agur esan zieten San Antonioei datorren urtera arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!