ARALAR tabernako mus txapelketako finalak jokatu ziren ostegunean. Aurten onenak Jonkar Estefano eta Joseba Garcia izan dira, Aritz Ostolaza Osto eta Ruben Kuesta Polloren kontra 4 eta 0 irabazi ondoren. Hirugarren, Julen Illarramendi eta Ugaitz Errazkin izan dira; eta laugarren, Juan Sanz eta Manolo Montero. Lau finalistek sari ederrak jaso dituzte, eta giroa aurten ere primerakoa izan da, besteak beste, Marsel Magoak eskainitako ikuskizuna izan baitzen tartean. Datorren urtean gehiago izango dela agindu dute!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!