Doinu Zalek kurtso bukaerako kontzertua emango du ostiralean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 17a, 02:00

Doinu Zale musika eskolako ikasleek emango dute kontzertua, gazteenetik, helduenera. Ostiralean, arratsaldeko 18:00etan.

Doinu Zale musika eskolak kurtso bukaerako kontzertua emango du, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, Biterin. Ikaslerik gehientsuenak izango dira kontzertuan, urtean zehar ikasi dutena herritarrei erakusten. Parte hartuko duen ikaslerik gazteenak 4 urte ditu eta helduenak 65 urte. Izan ere, adina ez da traba musika edo kantua ikasterako orduan, eta afizioa duen guztiak du bere lekua Karabelgo musika eskolan.

Instrumentu ugari
Musika istrumentu ugari jotzen ikasteko aukera da Doinu Zalen eta horiek guztiak entzun ahal izango dira ostiralean Biterin: pianoa, akordeoia, trikitixa, tronpeta, txeloa, kitarra, bateria, panderoa, bonboak... horrez gain, solfeoa, korala, armonia eta abar ikasi nahi duenak ere badu aukera. Datorren ikasturtean Doinu Zalen ikasi nahi duenak izen ematea zabalik du, uztailaren 11 arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!