Gaur borobilduko dituzte festak ereñotzuarrek. Astebete da hasi zirela eta oraindik egitarau betea dute aurretik. Gaur dianarekin hasiko dira, goiz-goizetik. 10:00etan bola eta toka txapelketa jokatuko dute, Gipuzkoa mailakoa. Nahi duenak meza ere izango du. 11:30etan ohitura bihurtu den sagardo probaketari ekingo diote Ttarlako dantzariek bazterrak alaitu bitartean. Arratsaldean punta-puntako bertso saioa izango dute, urtero bezalaxe. 19:00etan hasiko da maila haundiko dozena erdi bertsolari ariko dira kantuan. Bertso saioaren ondoren errifa zozketa egingo dute, eta jaiak ondo bukatze aldera, zarata piska bat egin nahi dute, deskantsatzera joan baino lehen.
Atzo Irubidietan
Atzo Irubidietara eraman zuten festa ereñotzuarrek. Urtero bezala, bertan eman zuten goiz partea, bolan aritu ziren, propio egun horretarako prestatutako atariko bola lekuan. Toka eta bertsolariak ere izan ziren eta goiza ondo bukatzeko hamaiketako ederra egin zuten bisitariek, salda, haragi egosi eta bestelakoekin ondo gozatuta.
Gaurko egitaraua
08:30 Diana
10:00 Probintzi mailako bola eta toka txapelketa. Hernaniko txapelketarako saio puntuagarria
10:30 Meza
Egun osoan trikitilariak
11:30 Sagardo probaketa plazan: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko Lastaola eta Larre-Gaineko sagardoa
12:00 Ttarla dantza taldea
17:00 Bola eta toka
19:00 Bertso jaialdia plazan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu, Joxe Agirre, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi
Ondoren, errifa zozketa
Suziriak, jaiei bukaera emateko.