Herria kantuekin esnatuko dute bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 20a, 02:00

EREÑOTZUKO Ozenki abesbatza eta Goizuetako Umore Ona abesbatzako lagunek herria kantu goxoekin esnatuko dute bihar, Aurora delako emanaldian. Aurorak izenez ezaguna den emanaldi hau Nafarroan zabaldutako ohitura da, eta goizaldeko kantaldia izaten da. Bihar bi abesbatzetako 80 lagun bilduko dira, tronpeta, saxofoi, eskusoinu, kaja eta bonboz lagunduta. Tartean izango da Hernanirentzat propio osatutako piezarik. Bihar goizeko 07:00etatik aurrera, Hernaniko kaleetan barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!