HERNANIKO bola txapelketari hasiera emango zaio gaur Ereñotzuko San Antonio jaien barruan. Tiraldia goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da.
Beterano, haur, eta gazteen txapelketa joan den astean
Joan den astean gazte, haur eta beteranoen txapelketa izan zen, gizon eta emakumeetan, Zerainen. J. A. Ugarteburuk irabazi zuen, 48 brila botata; U. Ugaldek, 47 brila bota zituen; eta M. Arrozpidek, A. Minerrek eta M. Burugainek 46 brila bota zituzten. Emakumezkoetan, txapelduna A. Makazaga izan zen, 43 brilarekin; gazteetan, I. Alustiza, 45 brila botata; haurretan, Josu Aranburu izan zen aurrena, 39 brilarekin.