Thermotechnic txapelketak baditu finalistak

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 15a, 02:00

Iazko txapeldunak, Urrutia eta Lizasok, berriz ere Thermotechnic finala jokatzeko txartela lortu zuten atzo, Ezkurra eta Zeberio IIari 40-39 irabazita. Bestalde, Altuna IIa eta Etxabek, Hernanin bizi den azkoitiarrak, 40-30 menderatu zituzten Uterga eta San Miguel eta finalerako txartela lortu zuten beraiek ere. Finala, datorren larunbatean jokatuko da, ekainak 21, Galarretan, eta ikuskizun ederra espero da. Iazko irabazleek aurten joku punturik onenean direnen kontra jokatu beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!