«Hirugarren adineko gazteek» bide heziketa saioak jaso dituzte

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 15a, 02:00

Goiz eguzki jubilatu etxean bide heziketako saioa eman berri du Udaltzaingoak. Bi orduko saioa izan zen eta bertan ezbehar eta arriskuen inguruko estatistikak azaldu zituzten eta ondoren, eguneroko joan etorrietan izaten diren ohiturei buruz hausnartu zuten, arriskuak saihesteko asmoz. Guztira berrogei bat lagun bildu ziren saioan eta jasotakoarekin gustora geratu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!