Asteartean Udako solstizioaren inguruko ospakizuna zen egitekoa Chillida Leku museoan. Jakinarazi dutenez, euria
iragarri dute eta asteartean ez egitea
erabaki dute. Ez dute zehaztu zein
egunetan egingo den, baina jakinaraziko dute. Egun hauetan Biterin ekitaldi horretarako sarrerak saltzen aritu dira eta azaldu dute sarrera horiek balioko dutela egiten denerako. Hala ere, baten batek dirua
itzultzea nahiko balu, Biteri kultur etxera joan besterik ez du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!