DIRU-LAGUNTZA PUBLIKOEN ERABILERA ZENTSURA BULTZATZEKO

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 15a, 02:00

Udaleko oposizio talde guztiek, PPtik hasi eta EBraino, Udal diru-laguntzen araudia aldatzeko proposamen bateratua aurkeztu dute Ogasun batzordean. Proposamena aurrera atera da alderdi guzti hauen babesari esker. Onartutako proposamenak bi puntu ditu. Alde batetik, onuradunaren betebeharretan puntu berria sartzea, hitzez hitz honakoa:
•`Diruz lagundutako ekimena egingo den inguruan, publizitatean edo pertsonek egindako ekimenetan edo diru-laguntza jasoko duten taldeengan, ez utzi ager daitezen lelo, espresio, pankarta, ekintza... zerikusirik ez dutenak diru-laguntza eman duen arloaren jarduera eremuarekin`.
Eta bestetik, aipatu puntuarekin lotura hestua duen bigarren puntua, hitzez hitz:
•`Oinarri hauetan jasotako betebeharren ataleko edozein puntu beteko ez balitz, diru-laguntzaren berraztertzea ekarriko du, eta bere kasuan, diru-laguntzaren baliogabetzea edo diruaren itzulera`. Gauzak horrela, eta informazioa eskaini ondoren, bakoitzak egin dezala bere balorazioa. Guk gurea egin dugu, idazki labur honen izenburuan jasota datorrena, hain zuzen.

Juan Ignacio Arrieta Egilegor, Juan Karlos Plazaola, Izaskun Ezeiza, Idurre Lucas, Usoa Barrutiabengoa, Marian Beitialarrangoitia, Unai Erroizenea eta Izaskun Txintxurreta, Gobernu Taldeko zinegotziak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!