Peru Alfaro bigarren atzo, Donostiako triatloian

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 16a, 02:00

Peru Alfaro hernaniarrak bigarren postua lortu zuen atzo Donostiako Triatloian, Jaimie Rhodes australiarraren atzetik. Triatloi Esprint modalitatea da atzo jokatu zutena, 750 metro igeri, 20 km bizikletan eta 5 km korrika, Alfarorentzako egoki-egokia, eta hala erakutsi zuen hernaniarrak. Hiru aurrenekoek batera egin zituzten igeri eta bizikleta, eta korrikako proba izan zen erabakiorra. Korrika batera hasi baziren ere, proba erdialdera irabazlea eta Alfaro bakarrik gelditu ziren, eta hor hernaniarra aldegiten saiatu zen australiarrari. Alfarok berak Kronikari esan dionez, une batean utziko zuela uste zuen, baina aguantatu, eta helmuga aurreko metroetan aurrea hartu zion Rhodesek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!