Ikasturtea bukatzear dagoen honetan, Inmakulada ikastetxekoek kurtso bukaerako jaialdia egin zuten atzo. Aurretik, ostiralean, Inmakulada abesbatzaren kontzertua izan zen Milagrosan; errepertorio zabala eta ezaguna eskaini zuten, hainbat musika instrumentuk lagunduta: akordeoiak, bibolinak eta abarrek.
Atzo, goizean goiz hasi ziren, mezarekin; ondoren musika, dantza eta antzerki jaialdia izan zuten. Preludio Txikira ere joan ziren, bertan parte hartu zuten 5garren eta 6garren mailako ikasleak laguntzera. Eguerdian bazkaria izan zuten, eta eguna borobiltzeko, puzgarriak izan ziren txikienentzat, break dance ikuskizuna, eta disko festa iluntzera arte.
Horiek ez dira ordea, ikasturtea ondo bukatzeko antolatu dituzten ekitaldi bakarrak. Izan ere, guraso elkarteak antolatuta, ekainaren 20tik 22rako asteburuan Port Aventuran barrena ibiliko da bi autobuseko koadrila ederra. Beste bi autobus bete ikasle ere aterako dira ekainaren 21ean, hauek Senda Vivara. Ikasturte bukaerako nerbioak uxatzeko modu ederra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!