Thermotechnic torneoko semifinala jokatuko da gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 14a, 02:00

Thermotechnic torneoa semifinaletan da eta, hori dela eta, partidu ikusgarriaz gozatzeko aukera izango da gaur Galarretan, Urrutia-Lizaso eta Ezkurra-Zeberio IIaren artekoa. Finala ekainaren 21ean jokatuko da, Galarretan, eta telebistan ere ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 18:45etatik aurrera. Gaurko semifinala jaialdiko bigarren partidua izango da. Horrez gain, beste partidu hauek ere jokatuko dira Galarretan: Larrea-Zubizarreta/Ibarzabal-Gaztelu; Uterga-Eizagirre/Altuna I-Badiola; eta Bitoria-Aizpurua II /Agirresarobe-Urko. Arratsaldeko 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!