Elizatxo ikastolako ikasleak bigarren ‘Klik eta Klik’ lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 14a, 02:00

Klik eta Klik Internet bidezko lehiaketa pedagogikoak bosgarren urtea bete du aurten. Lehiaketaren helburua ikasleek gizarte gaiei buruz hausnarketa egitea da eta www.kliketaklik.com web orriaren bitartez parte hartzen da. Elizatxo ikastolako gazteak bigarren postua lortu zuten Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxeek parte hartutako lehiaketan. Usoa Barrutiabengoak, Hernaniko Udaleko Hezkuntza Arduradunak eman zien saria herritarrei: Ipod Shuffle eder bat. Pozik jaso zuten ikasleek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!