Uztaila eta abuztuan turismo bulego bat jarriko du Udalak herrian, bisitariei informazioa emateko. Udalak turismo informazio gune horretan praktika aldia egiteko aukera eman nahi dio turismoko ikasketak egiten ari den ikasleren bati. Interesatuek udaletxera jo behar dute eta sarreran izena eman. Informazio gehiagorako telefono zenbakia: 943 33 70 28. Izena emateko epea asteartean bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!