DOINU Zale musika eskolako ikasleek kurtsoan zehar ikasitakoa erakutsiko dute gaur Biterin, 18:00etatik aurrera. Doinu Zale musika eskolak Karabelen du egoitza eta denetariko instrumentuak izaten dira aukeran: pianoa, akordeoia, trikitixa, tronpeta, txeloa, kitarra, bateria, panderoa, bonboak eta abar. Gaurko kontzertuan horietako asko entzuteko aukera izango da. Ikasleak ere adin guztietakoak dira, gazteenak 4 urte ditu eta zaharrenak 65. Jakinarazi dutenez, datorren urtean matrikula egiteko epea irekita dago, uztailaren 11 bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!