Goizean Irubidietan, arratsaldean Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 14a, 02:00

gaur Irubidieta izango da Ereñotzuko festetako protagonista, festaren zati haundia, goiz partekoa behinik behin, bertan izango baita. Goizeko 11:30etan Bola eta Toka txapelketak izango dira. Bertsolariak ere izango dira: bata, Iñaki Zelaia, orain auzoan bizi dena, eta Unai Muño lasartearra bestea. Hamaiketakoa egiteko aukera izango da, salda eta haragi egosiarekin. Arratsaldean Ereñotzun jarraituko du festak ume jolasekin eta txokolate jatearekin. Gauean musika izango da Laiotz taldearekin.

Bihar sagardoa eta bertsoak
Bihar, besteak beste, sagardo probaketa izango da, goizean. Arratsaldean, 19:00etan, urteroko punta-puntako bertso jaialdia izango da. Ondoren, errifa zozketatuko da.

Gaur Ereñotzun
11:30 Bola eta Toka txapelketa Irubidietan Bertsolariak: Iñaki Zelaia eta Unai Muñoa Irubidietan Hamaiketako ederra Irubidieta jatetxean
17:30 Haur jaialdia futbol zelaian. Mozorro onenari saria Ondoren Txokolatada ederra 00:00 Laiotz taldearekin parranda


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!