Gobernu taldeak salatu du oposizioak diru laguntza publikoak erabili nahi dituela «zentsura zabaltzeko»

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 13a, 02:00

GOBERNU taldeak Kronikara bidalitako karta batean salatu du diru laguntza guztietan aplikatuko litzatekeen proposamen bat, asteazkeneko Ogasun batzordeak diktaminatu zuela, oposizioko alderdien botuarekin «PPtik EBraino». Oposizioak proposatu du diruz lagundutako ekimenetan ez agertzen uztea «diruz lagundutako arloarekin zerikusirik ez duen espresio, pankarta, ekintzarik...». Horrekin batera salatu du, oposizioak proposatu duela «oinarrietan jasotako edozein puntu beteko ez balitz diru laguntza berraztertzea edo baliogabetzea». Puntu hauek Plenoan aztertu behar dira orain eta Gobernu taldeak salatu egin ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!