Inmaculada ikastetxeak kurtso bukaerako festa egingo du gaur. Goizeko 09:45etan meza izango da eta 11:00etan jaialdia: musika, dantza, antzerkia... 13:00etan Preludio Txikira joango dira, bertan parte hartuko duten 5garren eta 6garren mailako ikasleak ikustera. 14:30etan bazkariarekin hasiko dira eta 16:00etatik aurrera puzgarriak, break dance eta disko festa izango dute gaueko 20:30ak arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!