san Antonio eguna ospatuko da gaur Ereñotzun. Eguraldiak laguntzen badu, egun pasa egiteko plan ederra jarri dute. Eguerdi aldera, harri jasotzaile eta aizkolarien erakustaldia izango da, eta jarraian bertso saioa. Arratsaldea euskal festarekin hasiko dute Ereñotzun, toka, sagardoa, trikitixa eta bertsolariekin. Afaltzeko zikiro-jatea izango da Ur-Mia elkartean. Gauerdian, preso, iheslari eta erbesteratuak gogoan izango dituzte. Jarraian musika eta dantzarako tartea izango da: Petti eta Esne Beltzarekin. DJ Zigorrek girotuko du gaua.
Atzo ere jaia
Atzo Ugaldetxon izan zen jaia, eta Txirrita eskolako umeek antzerki saioa ere eskaini zuten eskola atarian.
EGITARAUA
- 12:30: Herri kirolak plazan: Aimar Irigoien eta Agustin Lardanbide harri jasotzaileak, Joseba Otaegi eta Fausto Mugerza aizkolariak. Ondoren: Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
- 10:00-12:00/18:00-19:00: Probintzi mailako San Antonio bola saria.
- 18:00: Euskal festa plazan, toka, sagardoa, trikitixa. Unai Agirre eta Aitor Mendiluzeren bigarren saioa.
- 20:30: Zikiro jatea plazan.
- 00:00: Preso, iheslari eta erbesteratuak gogoan izango ditugu.
- Ondoren: Petti eta Esne
Beltza kontzertuan. - Jarraian: DJ Zigor.