Bilera irekia astelehenean, Gobernu taldeari kezkak agertzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 14a, 02:00

Astelehenean urtebete egingo da Marian Beitialarrangoitiak Alkate kargua hartu zuela. Urtemuga aprobetxatuta, urte honetan egindakoaz hausnartzeko eta herritarrek beren kezka eta galderak egin ahal izateko bilera deitu dute. Gobernu taldeak gonbitea luzatu die herritarrei joateko, beren iritziak eman, galderak egin edo kezkak agertzeko. Bilera arratsaldeko 20:00etan izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!