Bi final haundi gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 12a, 02:00

Aralar tabernan final haundia jokatuko da gaur. 3 eta 4 postuak jokatuko dituzte, Julen Illarramendi eta Ugaitz Errazkinek, Juan Sanz eta Manolo Monteroren kontra. Finala, Aritz Ostolaza Osto-k eta Ruben Kuesta Pollo-k jokatuko dute, Jonkar Estefano eta Joseba Garciaren kontra. Tartean Marsel magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Xalaparta elkartean ere finalak jokatuko dira gaur: 3 eta 4 postuetarako lehian izango dira Ekain Ruiz eta Mañel Ruiz, Justo Pastor eta Javi Pastorren kontra. Finala, Julio Gonzalezek eta Vicente Goikoetxeak jokatuko dute, Julio Rubio eta Pablo Cavaren kontra. Larunbatean 14garren urteurreneko bazkaria izango da Xalaparta elkartean eta bertan banatuko dituzte sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!