Kiroldegian uztaila eta
abuztuko ikastaroak
antolatzen ari dira. Uztailan igeriketa, aerobic, piraguismoa, tenisa, ziklo indorr, indoor walking, pilates eta body pumpa egiteko aukera izango da. Jakinarazi dute igeriketan, hastapenean, eta 3 eta 4 urtekoen hastapeneko ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 13tik 18ra izango dela. Igeriketaz aparteko ikastaroetan izena emateko epea, dagoeneko irekita dago eta ekainaren 20an bukatuko da. Abuztuan ere izango dira ikastaroak kiroldegian, igeriketa eta tenis ikastaroak. Hauetan izena emateko epea, uztailaren 21etik
28ra izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!