Festak bete-betean asteburuan Ereñotzun, San Antoniok bedeinkatuta

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 14a, 02:00

egun haundia izan zen atzo Ereñotzun, San Antonio Eguna izaki. Goizetik hasi ziren, santuaren bedeinkazioa hartuta. Herri kirolak, bertsolariak eta euskal festa bikaina izan zituzten egunean zehar. Afalorduan sekulako jendetza bildu zen zikiro jatera. Afalostean preso, iheslari eta erbesteratuak ekarri zituzten gogora. Ondoren, Petti eta Esne Beltzarekin jarraitu zuten dantzan. Gaur Irubidietara joango da festak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!