Milagrosa bete jende, Gehitu eta Kabigorri abesbatzen emanaldiaz eta antzerkiaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 10a, 02:00

LARUNBATEAN gehituk eta Udalak antolatuta ekitaldi kulturala izan zen Milagrosan. Ekitaldia ekainaren 28aren bueltan antolatu zen, Gay eta Lesbianen harrotasun egunaren bueltan. Koldobike Mujika Gehitu elkarteko koordinatzaleak esandakoaren arabera, oso pozik daude Hernanin ekitaldi honi egin zaion harrerarekin, eta eskerrak eman nahi izan dizkie Udalari eta ikustera joan ziren herritarrei, emandako laguntzagatik eta egindako harrerarengatik. Ekitaldia Gehitu eta Kabigorri abesbatzen emanaldiarekin hasi zen eta koordinatzaileak azpimarratu du biek eman zuten maila. Abesbatzen emanaldiaren ondoren, Cristina Castilloren Ser o no ser visibles bakarrizketarekin gozatzeko aukera izan zen. Antzerkiaren bueltan Milagrosan 100 bat pertsona bildu ziren, eta txalo zaparradetan neurtuta, antzerkiak arrakasta itzela izan zuela esan daiteke. Koldobike Mujikak berak aurkeztu zuen emanaldia. Aipatu zuenez, orain artean Gehituk Donostian antolatu izan ditu ekitaldiak eta larunbateko honen asmoa bide horretatik zijoala esan zuen, homosexualitatearen inguruko gogoeta herrietara ere zabaltzea.


Erakusketa oraindik ere ikusgai
Bestalde, Emakume eta gizon homosexualak erakusketa ikusteko aukera dago oraindik ere, ekainaren 19ra bitartean, Biteri kultur etxeko pasilloan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!