Donostia-Hernani bueltako partiduak gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 14a, 02:00

HERRI Arteko Pelota Txapelketako partiduak jokatuko ditu gaur Hernanik, Donostiaren kontra, semifinaleko bueltako partiduak. Donostiarrek 2-1 irabazi zuten joan den astean eta 18 tantoko diferentzia atera. Gaurko partidua zaila izan arren, ez dute galdutzat ematen hernaniarrek. Kadeteetan, Aizpitarte II-Lizeagak jokatuko dute; jubeniletan, Arrieta-Otaegik; eta nagusietan, Esnal-Gorrotxategik. Gaur 18:00etan, Atano IIIn.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!