Yone Boutiquek erraz irabazi zion Amarari

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 9a, 02:00

Yone Boutique Hernaniko taldeak 1-8 irabazi zion larunbatean Amara taldeari. Donostiarrek gola egiteko aukera gutxi sortu zuten eta hernaniarrek ikaragarri. Yone Boutique 0-3 aurreratu zen markagailuan eta orduan sartu zuten Amarakoek beren gol bakarra. Atsedenaldira 1-4 markagailuarekin joan ziren. Bigarren zatian 4 gol gehiago egin zituzten hernaniarrek eta 1-8 bukatu zen partidua. Yone Boutiquen alineazioa: Julen, Peio, Izhar Rober (gol 1) eta Iosu (2 gol) -hasierako bostekoa- Miguel, Paco (2 gol) eta Javi (3 gol). Datorren astean jokatuko dute ligako azken partidua eta ondorenean borrokatu beharko dute igoera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!