San Joanak iragartzeko XV. kontzertua datorren larunbatean izango da

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 9a, 02:00

Eguraldiak laguntzen badu Gudarien plazan izango da eta gainontzean, Atsegindegi plazan. Preludio txikia 13:00etan hasiko da eta preludio nagusia, 22:30etan.

San Joanak iragartzeko kontzertua izango da datorren larunbatean, eguerdian preludio txikia eta iluntzean preludio nagusia. Astea zeruari begira pasako dute antolatzaileak, bai baitaki zita honetan euria egiten, eta iragarpenak txarrak badira, Atsegindegin egingo da, Gudarien plazan izan beharrean. Gainerakoan, urteroko bidetik joango dira iragarpen kontzertuak: preludio txikian herriko ikasleek hartuko dute parte eta preludio nagusian herriko talde, musikari, bakarlari, dantzari eta abar luze bat irtengo da oholtzara, 12 obra izango dituen kontzertuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!