Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen sagardo txapelketako finala izango da gaur, Donostian, Gastronomiako Euskal Anaiartean. Aurkeztutako 35 sagardo egileen kupeltegitik betetzen ditu botilak Foru Aldundiak eta zenbait dastaketa egin ondoren, 6 pasa dira finalera. Hernani da 2 sagardotegi finalean dituen herri bakarra, Ze-laia eta Altzueta onenen artean bereizi baitituzte. Beste lau finalistak dira: Igeldoko Kalonge, Astigarragako Irigoien, Tolosako Isastegi eta Usurbilgo Saizar. Finalera pasatze hutsa sari bat bada ere, ea lehen hiru sarietako bat Hernanira ekartzea lortzen duten gaur, 12:00etan hasiko den finaletik. Epaimahaian, sagardo munduko 10 lagun ariko dira.
Bi sari Hernanira
Orain arteko sei ediziotan, Hernanira bi sari iritsi dira. 2004an bigarren saria lortu zuen Altzueta sagardotegiak eta 2006an, bigarren saria lortu zuen Olaizolak.