gutxi iristen dira Victor Goikoetxea muralgile hernaniarra iritsi den lekura, izan ere, Chicagon izan da duela gutxi mundu mailako artista muralgileen erakusketa batean. Gutxi izaten dira, bera izan baita oraingoan estatu osotik gonbidatu duten artista bakarra.
Gonbidatze hutsa, ohorea
Mundu mailako erakusketa hau urtero herrialde batean egiten da, epaimahai bat du eta bera arduratzen da aldiro gonbiteak luzatzeaz. Goikoetxeak espero ez zuela, Pariseko irakasle ohiek bere izena proposatu eta epaimahaiak gonbitea luzatu zion. Bera izan da estatuko artista bakarra gonbidatu dutena.
Kalitatea
Bederatzi egun eman ditu Chicagon. 75 artista inguru izan dira bertan, bakoitza lan batekin. Artistaren ustez, erakusketaren ardatza kalitatea da; lanak pertsonalak dira, baina irizpide tekniko zorrotzak daude eta kalitatea neurtzen da. Erakusketaz gain, ordea, lana ere egin dute, zuzenean lan egin behar baitzuten.
Ez aurrena, ez azkena
Lehen ere parte hartu izan du Goikoetxeak honelako erakusketa garrantzitsuetan; duela 3 urte Utrech-en izan zen esate baterako. Aurrera begira ere proiektu asko ditu: ikastaro bat ematera joana da Kataluinara eta uztailean Italiara dijoa.