Nafarroa Behereko Kitzikazank antzerki taldea izango da gaur Biterin, Loreak Mendian, ondarkinak Lurpean eta bideak gainean obra antzezten. Zortzi esketx labur izango dira, puri-purian dauden gaur egungo gaiei punta atera eta gutako bakoitzaren kontraesanetako asko azaltzeko. «Omorea, absurdoa, komikoa eta emozioa dira emanaldiaren ezaugarri nagusiak» Mattin Irigoyen antzerkiaren egile eta zuzendariak Noaua!! aldizkariko elkarrizketa batean azpimarratu duenez eta «ekologia eta gehiago» aipatzen dira: «konposta egin beharra, abertzaleek amalurrari edo mendiari buruz hazten dugun mitoa barne...». Eszenak orijinalak dira, eta esketx bakoitzaren segidan bi bertsolari kantari. Gaur Hernanin Gaztelumendi anaiak ariko dira kantuan, Beñat eta Unai Gaztelumendi añorgarrak, Kitzikazank taldeko kideek antzeztutako eszena eta kontestua gai hartuta.
Gaur, Biterin
Antzezlana gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean. Sarrerak 4 eurotan egongo dira salgai, Biterin bertan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. yy