‘Baserria SOS’ manifestazioa bihar Donostian

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 7a, 02:00

Abiera, eguerdiko 12:00etan, Boulebard-etik.

ENHE sindikatuak deituta, manifestazioa izango da bihar Donostian, Baserria SOS lemarekin. Baserria, herriaren nortasuna eta guztion osasuna borrokatzeko deia egin du sindikatuak, eta EHNEko Hernaniko kideek bertara joateko dei egin dute. Baserritarren sindikatuak salatu duenez, gaizki baloratutako lana da gaur egun berena, baina arazoak herritar guztiei dagozkie, «gure elikagaien, paisaiaren, ingurumenaren eta azkenean denon osasunaren kalitatea dagoelako jokoan». Euskal Herriko baserrien beherakada, datuek erakusten dutela dio ENHEk: 1976an 92.000 baserritar zeuden Euskal Herrian eta gaur egun 14.000 eta horien bataz besteko adina 54 urtekoa da. Hauek dira berehalako erantzuna eskatzen duten arazoak baserritarren sindikatuaren iritzian:

  • 1) Kostuen igoera; kostuak etengabe igo baitira azken urtean, baita kontsumitzaileentzat ere, baina salatu dute baserritarrak lehengo prezioan ari direla produktuak saltzen.
  • 2) Geroz eta burokrazia haundiagoa.
  • 3) Lurra defendatu ezina azpiegituren aurrean.
  • 4) Diru publikoaren erabilera okerra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!