Liga bukatzeko bi partidu falta ditu Yone Boutique Hernaniko taldeak eta lehenengoa gaur bertan du, arratsaldeko 16:00etan, Amarako Gaska kirolegian, Amara KEren aurka. Hernaniarrek ziurtatua dute lehen postua eta azken bi partidu hauek igoera fasea prestatzeko hartu beharko dituzte. Aurreko denboraldian ere lortu zuten igoera fasea jokatzea, baina ezin izan zuten mailaz igo. Ea aurten zorteak laguntzen dien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!