Txerri saiheskia, saltxitxak eta edaria izango dira aukeran, 18:00etan.
Txerri saiheskia eta saltxitxak patata purearekin, eta sagardoa, ardoa eta ura izango dira gaur aukeran Gudarien plazan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Berriak elkarteak Haragiaren Eguna antolatzen du urtero eta aurten ere 100 kilo saiheski eta 25 kilo saltxitxa dituzte jartzekoak; 350 pintxo inguru. 1,5 eurotan aterako dute pintxoa eta euro 1ean edaria. Gaurko ekitaldian ateratzen den dirua Etiopiako Wukro hiriko umezurtzentzat izango da urteroko moduan. Berriak elkarteak eskerrak eman dizkie laguntzen duten guztiei eta bereziki Zelaia sagardotegiari, «urtez urte ematen duen laguntzagatik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!