Ozenki eta Umore Ona abesbatzak gaur Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 7a, 02:00

Imanol Kamio eta Igaratza Apezetxearen zuzendaritzapean ariko dira. Gaur, 19:30etan.

EreƱotzuko Ozenki abesbatzak eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak kontzertua emango dute gaur, arratsaldeko 19:30etan, Sandiusterrin. Ozenkik antolatu du emanaldia eta Goizuetako koruari luzatu dio gonbitea, iaz kontrako aldera izan baitzen, eta Ozenkik kantatu zuen Goizuetan. Kontzertuko lehen zatian, sei kanta kantatuko dituzte goizuetarrek Igaratza Apezetxearen zuzendaritzapean. Segidan, Ozenki abesbatzaren txanda izango da eta beste sei kanta kantatuko dituzte, Imanol Kamio zuzendari dela. Bi abesbatzek batean emango diote bukaera kontzertuari, beste hiru kantarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!