Hernaniarrak ez zuten egunik onena izan Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko eka. 7a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen joan den igandean Lasarten eta Hernaniko hiru bolari sailkatu ziren bertara. Ez zuten egunik onena izan ordea eta Miguel Burugain 14garren gelditu zen, Antonio Miner 16garren eta Joxe Ugalde 19garren. Guztira 26 parte hartzaile izan ziren eta txapeldun Zeferino Agirre segurarra izan zen. Bestalde, bihar beterano, emakume, gazte eta haurren txapelketa jokatuko da, Zerainen: goizez 10:00-11:30 eta arratsaldez, 17:00-18:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!