Plenoa bildu zen atzo Udaletxean eta 2008ko Udal aurrekontuari behin-betiko onarpena eman zion. Aurrekontuari egindako erreklamazio bat zuten bozkatzeko, Kirol Patronatuko lanpostu aldaketa bati zegokiona. Oposizioaren aldeko eta Gobernu Taldearen aurkako botoekin onartu zen erreklamazioa. Honenbestez, behin-betiko onartuta gelditu da 2008ko Udal aurrekontua eta orain Gipuzkoako Boletin Ofizialean publikatu beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!